Edukira joan

Miguel Ángel Álvarez Muro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Ángel Álvarez Muro
Bizitza
JaiotzaTolosa1927ko maiatzaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2011ko martxoaren 24a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Miguel Ángel Álvarez Muro (Tolosa, 1927ko maiatzaren 2a - Donostia, 2011ko martxoaren 24a) Euskal Herriko margolaria izan zen.

Trebatze-ikasketak Guardamino eta Martiarenarekin egin zituen, Donostian.

1946an, Parisa joan zen lehen aldiz, pintura-heziketa osatu asmoz. 1947an, Donostiako Udalaren beka batekin itzuli zen, baina urtero hiru hilabete ematen zituen Parisen 1955era arte. Certamen de Noveles Pintores de Guipúzcoa delakoan saritua izan zen 1944, 1946 eta 1948 urteetan (lehen saria, azken horretan).

Lehen agerraldi garrantzizkoa Joven cosiendo koadroarekin egin zuen Hispanoamerikako Arte Bienalean (1951). Gero, lan handiagoei ekin zien. Nabarmentzekoak dira muralak, oreka handia eta kolorearen sen fina erakusten dutenak: Antiguoko parrokiakoa (1965), Leitzakoa, Donostiako Industria Ordezkaritzakoa, Bordeleko Nazioarteko Erakustazokakoa (1960).

Álvarez Murok beretu zuen zenbait sari: Darío de Regoyos saria (Donostia, 1954), Nazioko Pintura Lehiaketako Zilarrezko Domina (Alacant, 1954), Eguberrietako Lehiaketako Lehen Saria (Donostia, 1957), Pabeko Urrezko Domina (1960) eta Gipuzkoako Ateneoko Saria (Donostia, 1988).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]